Saltatu edukira

Alemaniako sinti eta erromaniei predikatzeko kanpaina berezi bat

Alemaniako sinti eta erromaniei predikatzeko kanpaina berezi bat

Hamar milaka sinti eta erromani bizi dira Alemanian a. Duela gutxi, Jehobaren lekukoek Biblian oinarrituriko esku-orriak, liburuxkak eta bideoak argitaratu dituzte beraien ama-hizkuntzan, ijitoera b.

2016ko iraila eta urrian izan zen kanpaina berezi batean zehar, Jehobaren lekukoak sinti eta erromaniekin informazioa ijitoeran partekatzeko ahaleginak egin zituzten Alemaniako zenbait hirietan, Berlin, Bremerhaven, Friburgo, Hamburgo eta Heidelbergen, esaterako. Gainera, bilera-aretoetan bilerak ijitoeraz izateko prestakuntzak egin zituzten.

Erantzun harrigarria

Sinti eta erromani asko harrituta eta oso pozik zeuden lekukoek egindako kanpainarengatik. «Biziki hunkiturik zeuden beraiengana iristearren ahalegin berezia egin genuelako» esan zuten Andre eta Estherrek, kanpainan parte hartu zuen bikoteak. Asko hunkiturik zeuden Bibliako mezua beraien ama-hizkuntzan entzun eta irakurri zutenean. Emakume gazte batek Zergatik Biblia ikasi? bideoa ikusi zuen ijitoeraz. Sinetsi ezinik, behin eta berriro esaten zuen: «Hau da nire hizkuntza!».

Mathias izeneko lekuko batek Hamburgon hartu zuen parte kanpainan eta hau esan zuen: «Nire emaztea eta biok zortzi lekukoz osaturiko talde batean geunden eta 400 sinti nahiz erromani bizi ziren lur-eremu bat bisitatu genuen. Hitz egin genuen pertsona guztiek argitalpenak eskatu zizkiguten». Bettinak ere Hamburgon hartu zuen parte eta honakoa esan zuen: «Batzuek negar egin zuten Jehobaren lekukoek argitalpenak ijitoeraz zituztela ikustean». Asko berehala hasi ziren argitalpenak ahots altuan irakurtzen eta batzuek ale gehiago hartu zituzten beraien lagunentzat.

Sinti eta erromani batzuk bileretarako gonbidapena onartu zuten. Hamburgon bilerara joan ziren 94 pertsonetatik gehienak ez ziren inoiz bilera-areto batean egon. Heidelbergetik gertu zegoen Reilingen herrian 123 lagun joan ziren bilerara. Ondoren, ijitoeraz hitz egiten zuten bost lagunek biblia-ikastaroa eskatu zuten.

Kanpainan zehar, Jehobaren lekukoek ia 3.000 esku-orri eta liburuxka zabaldu zituzten. Lekukoek 360 baino sinti eta erromani gehiegorekin hitz egin zuten eta 19 lagun Biblia aztertzen hasi ziren. Horietako askok honakoa esan zuten: «Oso polita da Jainkoa gutaz arduratzen dela ikustea».

a Sintiak Europa mendebaldean eta erdialdean bizi diren gutxiengoa dira eta erromaniak jatorria Europa ekialdean eta hego-ekialdean duten gutxiengoa dira.

b Encyclopædia Britannicaren online bertsioak ijitoera «oso desberdinak diren 60 dialekto edo gehiagoz osaturik» dagoela dio. Errazteko, artikulu honetan «ijitoera» hitzak Alemanian bizi diren sintiek eta erromaniek hitz egiten duten hizkuntzari egiten dio erreferentzia.