Saltatu edukira

JW.ORG-ren onurak ikusten dituzte Filipinetako hezitzaileek

JW.ORG-ren onurak ikusten dituzte Filipinetako hezitzaileek

2016an Jehobaren lekukoek jw.org webgunean dauden bideo eta artikuluen hezkuntza-balioa erakutsi ahal izan zioten hezitzaile talde bati Filipinetako Zamboanga del Norte probintzian. Hau egin baino lehen Lekukoek probintziako Hezkuntza-saila bisitatu zuten hiriburuan, Dipolog-en. Administratzaileak jw.org-rekin txunditurik gelditu ziren. Hau dela eta, Lekukoak 30 minutuko aurkezpena egitera gonbidatu zituzten Zamboanga del Norte-ko udalerri askotako irakasleentzat egongo ziren hurrengo hiru mintegietan.

Nolakoak izan ziren aurkezpenak?

Lekukoek zenbait bideo eta webguneko artikulu batzuk erakutsi zizkieten mintegi bakoitzera joandako 300 bat irakasleri. Hauei zorrei aurre egiteko moduari buruzko gaia gustatu zitzaien bereziki. Irakasle askoren iritziz, aurkezpenak ikasleei laguntzeaz gain, irakasleei ere lagunduko die. Guztiek Non aurkitu ditzakezu bizitzako galdera garrantzitsuen erantzunak? esku-orriaren ale bana hartu zuten. Bertan jw.org-n eskuragarri dauden eduki interesgarri eta lagungarriak azpimarratzen dira. Gainera, irakasle batzuek webguneko zenbait bideo jaitsi zituzten.

Arrakasta handia izan zuten hiru aurkezpenek eta, horregatik, probintziako Hezkuntza-sailak aurkezpen gehiago antolatu zituen 600 bat aholkulari eta beste hezitzaile batzuentzat. Berriro ere, esker oneko adierazpen asko jaso zituzten.

«Webgunea oso lagungarria da»

Aurkezpenek eta webguneak nola lagundu zieten azaldu zuten gero entzuleetako batzuek. «Nire esker ona azaldu nahiko nuke» esan zuen irakasle batek. «Webgunea erabilgarria iruditzen zait nire ikasleei irakasteko garaian». Beste irakasle batek honakoa onartu zuen: «Gauza asko ditut ikasteko, batez ere estresari aurre egiteko moduari buruzkoak. Webgunea oso lagungarria da, ez bakarrik gazteentzat, baita zaharragoentzat ere».

JW.ORG-ri buruzko aurkezpenak ikusi zituzten 350 hezitzaile baino gehiagok informazio gehiago eskatu zuten. Beraz, Lekukoek argitalpen gehiago eman zizkieten eta Bibliako aholku praktikoak partekatu zituzten nahi izan zutenekin.

Jehobaren lekukoak pozik daude 1.000 hezitzaile baino gehiagok ikusi zituztelako jw.org-ri buruzko aurkezpenak Zamboanga del Norte-n eta jw.org webgunea irakasteko iturri baliotsua izan daitekeela nabaritu zutelako. Heziketarako tresna baliotsu honek mundu osoko hezitzaileei lagundu diezaieke, gida etiko, moral eta espiritual ugari eskaintzen baitu. a

a Filipinetako Hezkuntza-instituzioek ikasleei irakasteko ardura izateaz gain, balio etiko eta espiritualak sendotu eta izaera moral eta norbere diziplina garatzeko ardura dute (Filipinetako Errepublikako 1987ko Konstituzioa, XIV. artikulua, 3.2 atala).