Saltatu edukira

«Jehobak bizia salbatu zigun»

«Jehobak bizia salbatu zigun»

 2005​ean, Sowbhagya izeneko Indiako emakume batek bere senarra heriotzean galdu zuen. Senarrak Sowbhagya eta beraien hiru urteko alaba, Meghana, zaintzen zituenez, zaila egiten zitzaion Sowbhagyari familia mantentzea.

 Hau gutxi balitz, jendea Sowbhagya baztertzen hasi zen. Familiakideek eskaletzat hartu zituzten eta karga bat zela esaten zioten Sowbhagyari. Bere inguruko eliza batera joaten hasi zen kontsolamendu bila. Baina behartsua zenez, jendeak gaizki tratatzen zuen. Orduan, lan bila hasi zen independentzia ekonomikoa lortzeko asmoz. Baina, nahiz eta gogor saiatu, ez zuen lanik aurkitzen.

 Sowbhagyak dio: «Etsita sentitzen nintzen. Beraz, suizidatzea erabaki nuen. Baina nire alabak arazo asko izango zituela pentsatu nuen. Beraz, bion biziekin amaitzea erabaki nuen». Esperantzarik gabe, Sowbhagya pozoia erostera atera zen.

 Trenean etxerako bidean zihoala, Elizabeth izeneko Jehobaren lekuko bat gerturatu zitzaion eta hitz egiten hasi ziren. Sowbhagyak lanik gabe zegoela esan zion eta Elizabethek, atseginez, lan bat bilatzeko laguntza eskaini zion. Biblia ikastaro bat ematera zihoala ere esan zion Elizabethek eta honek asko harritu zuen Sowbhagya. Eliza asko bisitatu arren, ez zuen inoiz Biblia ikasten zuen pertsonarik ezagutu. Orduan, Elizabethek, Biblia ikastaroei buruz gehiago jakiteko bisita bat eskaini zion Sowbhagyari.

 Etxera iristean, Sowbhagyak suizidatzeko ideiarekin jarraitzen zuen oraindik. Baina, Meghana familiakide batekin bidaia bat egiten ari zenez, Sowbhagyak itxarotea erabaki zuen.

 Bitartean, Sowbhagya Elizabeth bisitatzera joan zen. Honek goxotasunez jaso zuen. Bisitan zehar, Elizabethek Zer da Bibliak benetan irakasten duena? liburua erakutsi zion. Sowbhagyari senarra duela gutxi hil zitzaionez, «Non daude hildakoak?» kapituluari buruz gehiago jakin nahi izan zuen. Egun hartan bertan, Sowbhagyak Biblia ikastaro bat onartu zuen.

 Elizabethek hurrengo astean izango zen biltzarrera gonbidatu zuen Sowbhagya eta honek gonbidapena onartu zuen. Biltzarraz hainbeste disfrutatu zuenez, Jehobaren lekuko izatea erabaki zuen. Hau gutxi balitz, etxera bueltan lana eskaini zioten.

 Sowbhagyak Biblia ikasten jarraitu zuen. Bere biziarekin amaitu nahi izatetik, zentzuzko bizitza izatera pasa zen. Hori dela eta, bera eta, denborarekin, bere alaba Meghana ere bataiatu egin ziren. Gaur egun aitzindari erregularrak dira biak eta Meghanak Indiako itzulpen bulego batean kolaboratzen du urruneko boluntario moduan.

Sowbhagya eta Meghana gaur egun

 Sowbhagya eta Meghanak asko eskertzen dute Elizabethek Sowbhagyarengana jo, interesa erakutsi eta egiari buruz hitz egin izana. Jehobari ere bihotzez eskerrak ematen dizkiote. Meghanak dio: «Hilda egongo ginen egun hartan egia ezagutu izan ez bagenu. Orain, poz-pozik gaude! Ama eta biok irrikaz itxaroten dugu aitari berriz besarkada bat emateko, Jehobari buruz irakasteko eta Jehobak nola salbatu gintuen kontatzeko momentua».