Saltatu edukira

Eskuzabala osasun arazoak izan arren

Eskuzabala osasun arazoak izan arren

 Brasilen bizi den Maria Lúciak Usher sindromea du. Gaixotasun genetiko honek, askori entzumena galtzea edo gorra izatea eta pixkanaka ikusmena galtzea egiten die. Maria Lúcia gorra zen jaio zenean, eta haurra zela zeinu hizkuntza ikasten hasi zen. Gero, 30 bat urterekin, ikusmena galtzen hasi zen. Baina erronka hauek izan arren, Maria Lúciak ez zuen bere burua isolatu. Orain, 70 urte baino gehiagorekin, zentzua duen bizitza zoriontsu bat izaten jarraitzen du.

 1977⁠an, ikusmena galtzen hasi aurretik, María Lúciak Jehobaren lekukoak ezagutu zituen. Berak dio: «Lekukoa egin zen eskolakide batekin, Adriano, topo egin nuen. Jainkoak etorkizunean lurra paradisu batean bihurtu eta guztiok osasun perfektua izango dugula promesten zuela esan zidan. Honek asko harritu ninduen, eta Biblia ikastaro bat onartu nuen. Laster, Rio de Janeiroko kongregazio batera joaten hasi nintzen. Bertan, bilera batzuk zeinu hizkuntzan interpretatzen ziren. Jehobaren laguntzarekin, berarengana gero eta gehiago hurbiltzen joan nintzen eta 1978⁠ko uztailean bataiatu nintzen».

 Denborarekin, Maria Lúcia kongregazioz aldatu zen. Bertan, ez zegoen zeinu hizkuntza zekien Lekukorik. Hasieran, hau erronka bat zen, ezin zuelako ulertu bileretan esaten zena. Baina bi arrebak lagundu zioten. Bileretan berarekin eseri eta esaten zenari buruzko apunteak hartzen zituzten. Maria Lúciak dio: «Etxean apunteak behin eta berriz irakurri ahal nituen informazioa ulertzeko. Beranduago, bi arrebek zeinu hizkuntza ikasi zuten eta nire interprete bihurtu ziren».

 Maria Lúciaren ikusmena okerrera joan zenean, ezin izan zituen bere interpreteen zeinuak ikusi. Beraz, komunikatu ahal izateko, ukimen zeinu hizkuntza erabiltzen hasi zen. Nola egiten du hau? Berak azaltzen du: «Interpretearen eskuen gainean nireak jartzen ditut. Honela, egiten ari den zeinua antzematen dut».

 Maria Lúciak asko eskertzen du interpreteek egiten duten lana. «Jehobaren opari zoragarri bat dira», dio berak. «Beraien laguntzarekin, bilera eta biltzarretaz gozatu dezaket».

 Maria Lúcia predikazioan gogotsu aritzen da. Ukimen zeinu hizkuntza erabiliz, gorrei predikatzen die. Hauek harritu egiten dira berri onak beraiei azaltzeko egiten dituen saiakerengatik. COVID-19⁠aren pandemian zehar, itsua eta gorra ere den bere anaia José Antônioren laguntzarekin, Maria Lúciak gutun asko idatzi dizkie gorrei. a

 Nola lortzen du Maria Lúciak hau egitea? «L forma duen plastiko zati bat erabiltzen dut. Honek paragrafoak eta lerro zuzenak idazten laguntzen dit», dio berak. «José Antôniok memoria zoragarria du. Gaiak eta Biblia aipuak proposatzen ditu, eta nik gutunetan idazten ditut. Gor batzuei idatzita dagoena ulertzea zaila egiten zaienez, ulertzeko erraza den modu batean idazten saiatzen naiz».

 Maria Lúcia orain guztiz itsu egon arren, gogor lan egiten jarraitzen du. Karolinek, bere interpreteetako batek, dio: «Maria Lúciak etxeko lan guztiak egiten ditu, eta bere etxea garbi eta ordenatuta mantentzen du. Izugarri gustatzen zaio janaria prestatzea eta bere lagunekin batera jatea».

 Jeffersonek, Maria Lúciaren kongregazioko adindun batek, honakoa dio: «Maria Lúciak Jehoba eta pertsonak bihotzez maite ditu. Beti besteen alde gauzak egiten dago. Pertsona guztiz eskuzabala da» (Filipoarrei 2:4).

a José Antônio Maria Lúciaren ondoren bataiatu zen, 2003⁠an. Maria Lúciaren antzera, gor jaio zen eta denborarekin ikusmena galdu zuen.