Saltatu edukira

Haserre biziko apaizek erantzun lasaia jasotzen dute

Haserre biziko apaizek erantzun lasaia jasotzen dute

 Artur izeneko Armeniako eskualde⁠-⁠arduradun bat Jehobaren lekukoen kongregazio bat bisitatzen ari zen. Kongregazioak oraindik jendaurreko predikatze⁠-⁠lanean parte hartzen ez zuela konturatu zen. Predikatze mota honetan Biblian oinarritutako argitalpenak erakusgailu batean jendeari eskaintzen dira. Hau sustatzeko asmoz Artur⁠-⁠ek, bere emazte Annarekin eta Jirayr izeneko beste lekuko batekin, herri txiki batean argitalpen erakusgailua jarri zuten. Jende ugari pasatzen zen leku batean ipini zuten.

 Jendea segituan hasi zen interesa agertzen eta argitalpenak hartzen. Laster erakusgailuak aurkarien arreta ere erakarri zuen. Bi apaiz gerturatu eta hauetako batek, ezer esan gabe, erakusgailua lurrera bota zuen. Orduan Artur⁠-⁠i zaplaztekoa eman eta betaurrekoak lurrera erori zitzaizkion. Artur, Anna eta Jirayr apaizak lasaitzen saiatu ziren baina ez zuten lortu. Apaizek erakusgailuari ostikoa emanez, hau puskatzen saiatu eta argitalpenak lurrean sakabanatu ziren. Apaizak, mehatxuka sekulakoak esan eta gero, joan egin ziren.

 Artur, Anna eta Jirayr bertako poliziaren bulegora joan ziren salaketa egiteko. Gertatutakoa azaldu eta labur⁠-⁠labur Bibliari buruz hitz egin zieten bertan zeuden polizia eta langileei. Hiru lekukoak, orduan, ofizial nagusiarengana pasa ziren. Hasieran ofizialak gertatutakoari buruz bakarrik jakin nahi zuen, baina Artur⁠-⁠ek, gizon indartsua izanez, zaplaztekoa itzuli ez zuela jakitean, gertatutakoari buruzko galderak egiteari utzi eta beraien sinesmenei buruz galdezka hasi zen. Lau ordu egon ziren hizketan! Ofizialak, entzundakoarekin zeharo harriturik, hau esan zuen: «A zer erlijioa! Nik ere horrelakoa izan nahi dut!»

Artur eta Anna

 Hurrengo egunean Artur erakusgailuarekin predikatzen hasi zenean, aurreko egunean gertatutakoa ikusi zuen gizon bat gerturatu zitzaion. Gizon honek Artur zoriondu zuen lasai mantendu eta apaizekin borrokan ez hasteagatik. Gainera, ikusitakoa ikusita, apaizei zien errespetu guztia galdu zuela esan zion.

 Arratsalde horretan ofizial nagusiak polizia⁠-⁠bulegora itzultzeko eskatu zion Artur⁠-⁠i. Baina aurreko egunean gertatutakoari buruz galdetu beharrean, Bibliari buruzko galdera gehiago egin zizkion. Beste bi poliziak ere elkarrizketan parte hartu zuten.

 Hurrengo egunean, Artur⁠-⁠ek ofizial nagusia bisitatu zuen berriz ere. Oraingoan, Biblian oinarritutako bideo batzuk erakutsi zizkion. Ofizialak beste polizia batzuk ere deitu zituen bideoak ikus zitzaten.

 Apaizen jokaera txarraren ondorioz, polizia ugarik lehen aldiz testigantza ederra jaso zuten. Honek Jehobaren lekukoei buruz iritzi ona izatea eragin zuen.