Saltatu edukira

DISEINATUA IZAN AL ZEN?

Txakurraren usaintzeko gaitasuna

Txakurraren usaintzeko gaitasuna

 Adituek diote txakurrek usaimena erabiltzen dutela beste txakurren adina, generoa eta sentimenduak jakiteko. Txakurrak bonbak eta drogak detektatzeko ere entrenatzen dira. Gizakiok, bereziki, gure begiak erabiltzen ditugu gure inguruan gertatzen dena ulertzeko. Baina, txakurrek, beraien usaimena erabiltzen dute. Sudurrarekin «ikusten» dutela esan dezakegu.

 Pentsatu honetan: Txakurren usaimena gizakiona baino milaka aldiz hobea da. Estatu Batuetako Estandar eta Teknologiako Institutu Nazionalak hau dio txakurrei buruz: «Txakurrek, konposatu bat bilioi bat aldiz txikiagoa eginda ere, honen partikula zehatz batzuk usaintzeko gaitasuna dute. Hau egitea, igerileku olinpiko batean koilaratxo laurden azukre dastatzea bezala da».

 Zergatik da txakurren usaimena gurea baino askoz hobea?

  •   Txakurraren sudurra bustita dago beti. Honi esker, usainak hobeto antzematen ditu.

  •   Txakurrak bi arnasbide ditu: bat arnasteko eta bestea usaintzeko. Arnasa hartzen duenean, airea usaimen-errezeptoreetara joaten da.

  •   Gizakiok bost zentimetro karratuko eremua usaintzeko ahalmena dugu. Txakurrek, berriz, 130 zentimetro karratukoa.

  •   Txakurrek guk baino 50 aldiz usaimen-errezeptore gehiago izan ditzakete.

 Guzti honi esker, txakurrak usainen ezaugarriak desberdintzeko ahalmena du. Adibidez, guk salda bat usaindu dezakegu. Baina, aditu batzuen arabera, txakur batek saldaren osagai bakoitza usaindu dezake.

 Pine Street fundazioa minbizia ikertzeko institutu bat da. Fundazio honetako ikertzaileek diote, txakurraren garunak eta sudurrak elkarlanean «planeta osoan dagoen usaintzeko tresnarik hoberena» dela. Zientifikoak «sudur» elektronikoak asmatzen ari dira bonbak, kontrabandoa eta gaixotasunak, hala nola minbizia, detektatzeko.

 Zer uste duzu? Txakurraren usaintzeko gaitasuna ustekabean sortu zen edo diseinatua izan zen?