Saltatu edukira

© Kim, Hyun-tae/iNaturalist. Licensed under CC-BY-4.0

DISEINATUA IZAN AL ZEN?

Hyla japonica igelaren deia

Hyla japonica igelaren deia

 Hyla japonica igel arrak itxuran modu desordenatu eta errepikakorrean dei egiteagatik dira ezagunak. Hala ere, talde handi batek dei egiten duen bitartean igel zehatz baten deia identifikatu daiteke. Japoniako ikertzaile batzuek igela ikertzean honen arrazoia aurkitu dute: igel arrak oso ondo koordinatzen dira igel emeei dei egitean.

 Pentsatu honetan: Hyla japonica igel arrek soinuak sortzen dituzte emeak erakartzeko. Egiten duten soinua ahots-kordetan sortu eta ahots-zakuan anplifikatu egiten da. Azkeneko hau eztarrian duten poltsa puzgarria da.

 Nola bereizi daiteke igel ar baten deia beste igel arren deiengandik? Hyla japonica igelek deiak modu desordenatuan egin beharrean, sekuentzian egiten dituztela aurkitu dute ikertzaileek. Hau da, igel bakoitzak bere txanda du. Teknika honi esker, igelek aldi berean soinua egitea saihesten dute. Modu honetan, banakako soinuez osatutako koru bat sortzen dute eta gainera energia aurrezten dute. Honetaz gain, beraien deiak koordinatuz, igelak koruen artean etenaldiak egiteko gai dira.

 Hyla japonica igelen deiak koordinatzeko moduan oinarrituz, hari gabeko komunikazioen ikertzaileek goi mailako matematikak erabiltzen ari dira datuen transmisioa hobetzeko. Hauen bidez, datuak noiz transmititu hobeto kontrolatzen saiatzen ari dira, datuak aldi berean transmititu eta ondorioz beraien artean interferentziak sortu ez daitezen. Horrela, datuak modu fidagarriagoan transmititzen dira, energia gutxiago erabiliz.

 Zer uste duzu? Koordinatutako deiez osatutako koruak sortzeko Hyla japonica igelen gaitasuna ustekabean sortu zen edo diseinatua izan zen?