Saltatu edukira

Omnipresentea al da Jainkoa?

Omnipresentea al da Jainkoa?

Bibliaren erantzuna

 Jainkoak dena ikusi dezake eta bere boterea nahi duen tokian erabili dezake (Esaera Zaharrak 15:3; Hebrearrei 4:13). Hala ere, Bibliak ez du esaten Jainkoa omnipresentea denik, hau da, leku eta gauza guztietan dagoenik. Horren ordez, izaki espiritual bat dela eta bizileku bat duela azaltzen du Bibliak.

  •   Nolakoa da Jainkoa?: Jainkoa izaki espiritual bat da (Joan 4:24). Horregatik, gizakiok ezin dugu ikusi (Joan 1:18). Biblian agertzen diren ikuskarietan, Jainkoa beti leku zehatz batetan dago. Inoiz ez da esaten leku guztietan dagoenik (Isaias 6:1, 2; Apokalipsia 4:2, 3, 8).

  •   Jainkoaren bizilekua: Jainkoa sorkuntza fisikotik oso desberdina den eremu batean bizi da. Beraz, bere bizilekua eremu espiritual horretan, zeruetan, du (1 Erregeak 8:30). Bibliak esaten duenez, izaki espiritualak «behin batean, Jaunaren [Jehobaren a] aurrera aurkeztu ziren». Bertset honen arabera, Jainkoa leku zehatz batean bizi da (Job 1:6).

Jainkoa omnipresentea ez bada, nitaz benetan arduratu al daiteke?

 Bai. Jainkoa pertsona bakoitzaz bihotzez arduratzen da. Eremu espiritual batean bizi arren, bera poztu nahi dutenengan interesa erakusten du eta laguntzen die (1 Erregeak 8:39; 2 Kronikak 16:9). Aztertu nola erakusten duen Jehobak bere zerbitzarienganako bihotzezko ardura:

  •   Otoitz egiten dugunean: Jehobak otoitzak egiten ditugun unean entzuten ditu (2 Kronikak 18:31).

  •   Desanimaturik gaudenean: «Hurbil dago Jauna bihotz-hautsiengandik eta salbatzen ditu etsita daudenak» (34. Salmoa 19 [34:18, NWT]).

  •   Gida behar dugunean: Jehobak bere Hitzaren, hau da, Bibliaren bitartez, ondorengoa dio: «Irakatsi egingo dizut eta jarraibidea erakutsiko» (32. Salmoa 8).

Jainkoaren omnipresentziari buruzko ideia okerrak

 Ideia okerra: Jainkoa bere sorkuntza osoaren barnean dago.

 Ideia zuzena: Jainkoa ez da lurrean ezta unibertso fisikoan ere bizi (1 Erregeak 8:27). Egia da izarrek eta berak egindako beste gauzek Jainkoaren aintza kontatzen dutela (19. Salmoa 2 [19:1, NWT]). Hala ere, margolari bat bere koadroetan bizi ez den antzera, Jainkoa ez da bere sorkuntzaren barnean bizi. Noski, kuadro batek bere egileari buruzko informazioa eman ahal digu. Era berean, sorkuntzak ikusi ezin ditugun Jainkoaren ezaugarriei buruz hitz egiten digu. Besteak beste, bere boterea, jakinduria eta maitasunaz (Erromatarrei 1:20).

 Ideia okerra: Jainkoak omnipresentea izan behar du, gauza guztiak dakizkielako eta dena egiteko boterea duelako.

 Ideia zuzena: Jainkoaren espiritu santua gauza guztiak egiteko duen boterea edo indarra da. Bere espiritu santuaren bitartez, Jainkoak dena jakin eta egin dezake edonon, edonoiz eta bertan egon gabe (139. Salmoa 7).

 Ideia okerra: 139. Salmoa 8⁠ak, Jainkoa omnipresentea dela irakasten du, ondorengoa esatean: «Zerura igota ere, zu hantxe! Hildakoen Egoitzara jaitsita ere, zu bertan!».

 Ideia zuzena: Aipu honek ez du Jainkoaren bizilekuari buruz hitz egiten. Horren ordez, non gauden axola gabe, Jainkoak lagundu ahal digula modu poetikoan irakasten digu.

a Bibliaren arabera, Jehoba Jainkoaren izena da.