Saltatu edukira

Zer dio Bibliak abortuari buruz?

Zer dio Bibliak abortuari buruz?

Bibliaren erantzuna

 Bibliak ez du «abortu» hitza giza fetuaren kanporaketa eragitearen zentzuarekin erabiltzen. Hala ere, biblia-bertset askok Jainkoak giza biziari buruz duen ikuspuntua azaltzen dute, jaio gabeko haur batena barne.

 Bizia Jainkoaren oparia da (Hasiera 9:6; 36. Salmoa 10 [36:9NWT]). Bizi guztiak dira baliotsuak berarentzat, umetokian dagoen haurrarena barne. Beraz, norbaitek jaio gabeko haurra nahita hiltzen badu, hiltzaile bihurtzen da.

 Jainkoak israeldarrei emandako Legean honakoa esaten zuen: «Gizonezko bi haserre ari direla, emakume haurdun bat jo eta honek haurra galtzen badu, beste inolako okerrik gabe, errudunak haren senarrak ezarritako ordaina emango du, epaileen erabakiaren arabera. Baina bestelako okerrik gertatzen bada, bizia eman beharko du biziaren ordain» (Irteera 21:22, 23). a

 Noiz hasten da pertsona baten bizia?

 Jainkoaren ikuspuntutik, giza bizia ama haurdun geratzen denean hasten da. Biblian Jainkoak jaio gabeko haurra amarengandik bereizitako pertsona bat bezala ikusten du. Jainkoak ez du umetokian dagoen haurraren eta jaioberriaren bizien arteko bereizketarik egiten. Ikus ditzagun adibide batzuk:

  •   Dabid erregeak ondorengoa esan zion Jainkoari: «Nintzen umegaia [“enbrioia”, NWT], zure begiek ikusten ninduten» (139. Salmoa 16, EAB, lapurtar-behenafarrerara egokitua). Dabid jaio aurretik ere, pertsona bat bezala ikusten zuen Jainkoak.

  •   Jeremias profeta jaio aurretik, Jainkoak bazekien eginkizun berezi bat izango zuela. Horregatik, ondorengoa esan zion: «Amaren sabelean sortu aurretik aukeratu zintudan; sabeletik irten aurretik sagaratu zintudan eta profeta izendatu, nire mezua herriei iragartzeko» (Jeremias 1:5).

  •   Lukas Bibliako idazleak, medikua zenak, hitz greko berbera erabili zuen jaio gabeko haurra eta jaioberria deskribatzeko (Lukas 1:41; 2:12, 16).

 Barkatuko al dio Jainkoak abortatu duen norbaiti?

 Abortatu dutenek Jainkoaren barkamena jaso dezakete. Jainkoak biziari buruz duen ikuspuntua onartzen badute, ez dute erruarengatik lur jota egon beharrik. «Bihozbera eta errukiorra da Jauna [“Jehoba” bNWT] […]. Nola ekialdea mendebaldetik urruti, hala ditu hark gure hobenak [edo bekatuak] beregandik urruntzen» (103. Salmoa 8-12). Iraganeko bekatuengatik bihotzez damutzen direnak, abortatu dutenak barne, barkatuko ditu Jehobak (86. Salmoa 5).

 Gaizki al dago abortatzea amaren edo haurraren bizia arriskuan badago?

 Bibliak jaio gabeko haurraren biziari buruz esaten duena aztertu ondoren, honakoa ondorioztatu daiteke: ama edo haurraren osasunarentzat arrisku potentziala izatea ez da abortatzeko arrazoia.

 Zer gertatuko litzateke erditzerako garaian larrialdi batengatik amaren edo haurraren bizia salbatzearen artean erabaki beharko balitz? Maiz gertatzen ez diren egoera hauetan, bikoteak erabaki beharko du noren bizia salbatzen saiatuko diren.

a Itzulpen batzuen arabera, lege honetan garrantzitsuena amari gertatzen zitzaiona zen, eta ez fetuari. Baina jatorrizko hebreerazko testuak bietako edozein, ama edo haurra, hil ahal zirela adierazten du.

b Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena (Informazio gehiagorako, ikusi Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. Ikasgaia: Nor da Jainkoa?).